Txapelketak
MARIA BARBERO ESPANIAKO ABIADURA TXAPELDUNA IZANGO DA URDUÑAKO TXUPINERA
osteguna, 2016.eko maiatzak 5 -FEDERACIÓN
MARIA BARBERO URDUÑAKO JAIETAKO
MARIA BARBERO URDUÑAKO JAIETAKO
Abiadura rekiko zaletasuna eta gastronomia protagonista bihurtuko dira Urduñako jaietako lehen egunean, izan ere Maria Barbero-Abiadurako Espainiako I.kopako txapelduna emakumezko mailan- izango da Otxomaioetako txupinazoa jaurtiko duena Olaran, Hiriko Txokoen Elkartearekin batera.
29 urteko pilotoari Zaragozan eman zioten albistearen berri, izan ere orain dela aste bete jasotako BMWko eskaintza ukaezin bat dela eta Aragoiko hiriburuan bizi da. BMWk aurtengo denboraldirako motoa eta sostengua eskaintzen dio. Mariaren esanetan “ohore bat da Urduñako txupinera izatea, izan ere Urduña guztiok elkar ezagutzen dugun herri txiki bat da, bertan moto baten gainean hazten ikusi naute eta asko lagundu didate”.