Txapelketak
Federazioa
NORTZUK GARA
Bizkaiko Motoziklismo Federazioak bere baitan Kirolariak, Kargu ofizialak eta Bizkaiko Klubak hartzeko ardura du. Federazioa motoziklismoko modalitate ezberdinetako (Enduro,Moto Cross, Trial,Quad,Abiadura,etab) txapelketak antolatzeko arduraduna da. Proiektu hau 1987. Urtean hasi zen martxan eta ordutik hona Bizkaiko kirolean guztiz erroturik dauden txapelketa hauek antolatu ditu segidan.
NON GAUDE
Kirol Etxea, Martin Barua Pikaza Kalea 27.Zk, 3.solairua. 48003 BilbaoTelefono zenbakiak: 94 421 16 02 - 629 84 16 21
Helbide elektronikoa: federacion@euskalnet.net
GURE ORDUTEGIA
Astelehenetik Ostiralera: Goizetan 11etatik 13:30etara Arratsaldez 18:00etatik 21:30etara. Klubentzako Astearte eta Ostegunak Goizetan 11:00etatik 13:30etara eta arratsaldez 18:00etatik 21:30etara. Telefonoz: Goizeko 10:00etatik gaueko 22:00etara 629 84 16 21 telefonoan. Emailez federacion@euskalnet.net
GURE HISTORIA
1934an Bilboko Tourist Throphia ospatzen hasi zeneko datuak eta dokumentuak dauzkagu, lasterketa hori gaur egun motoziklismo moderno bezala ezagutzen dugun Munduko Txapelketaren probetariko bat zen. Hori dela eta, Bilbo Munduko abiadura Txapelketaren aitzindarietako bat dela esan dezakegu. Garai artan marka hauek erabiltzen ziren txapelketetan: NORTON 500cc VELOCETTE 350cc SAROLETA 350cc TERROT 250cc ITALIAN AQUILA 250cc, garai hartan zilindrada altuenetako motoek 160 kilometro orduko abiadura hartzeko gai ziren. Moto hauekin parte hartzen zuten pilotu esanguratsuenetariko batzuk hauek ziren: Guthrie,Moxo,Bartho,Cora,Thomas,Boechts. Piloto hauek Italiarrak, Frantziarrak, Ingelesak, Portugaldarrak..etab ziren. Estatu mailan ere bazeuden pilotu garrantzitsuak, esaterako, Moxo,Simo,Gomez eta Flores anaiak.1946an Bizkaian Bizkaiko Txapelketa antolatzen zen, horren adierazle dugu gure argazki galerian ikus ditzakezuen argazkiak eta garai hartako motoziklismo egunkarietan ageri diren berriak.
BITXIKERIA BATZUK

Luis Nuñez