Iker Larrañaga Campeon de España de Moto Coss 2018

asteazkena, 2018.eko azaroak 28 -FEDERACIÓN

Iker Larrañaga Campeon de España de Moto Coss 2018

noticia

Denboraldi bikaina ari da egiten Husqvarna España taldeko Iker Larrañaga Espainiako MX2 Txapelketan. Orain arte jokatutako  txanda guztietan garaile atera da, aurkariei inolako aukerarik utzi gabe. Dena dela, nahiz eta orain arteko probetan jaun eta jabe izan, estatuko txapelketa ezin izan da ospatu denboraldiko azken proba honetara arte eta beraz Ikerrek ezin zuen inolako hutsegiterik egin helmugara iritsi arte. Larrañaga ez zen kokildu eta hasieratik izaera oldarkorra erakutsi zuen. Txanda  bietan gailendu zen eta horrela 2015ena lortutako titulua berretsi du.